ZER DA BIZKAIA SUMMER JAIA – SOCIAL FEST

Bizkaia Summer Jaia – Social Fest sare sozialak eta aisialdia gai nagusitzat duen gazteentzako topaketa da. Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, datorren ekainaren 22an. Bertan, egun, YouTube, Blogosfera eta Instagram plataformetan eragin handia duten gazteak izango dira, guztion artean 20 milioi jarraitzaile zuzenak batzen dituztenak. Ekitaldiak 6 orduko iraupena izango du, ekainaren 22ren 18:00etatik 24:00etara, eta aldi berean hitzaldiak, ikuskizunak, musika eta kontzertuak izango dira, Euskalduna jauregiaren eremu berriaren erdiko pistan. Aurtengo lehenengo edizio honetan sarrera doakoa da eta horiek ekainaren 14tik aurrera webgunetik deskargatu ahal izango dira. Etorriko direnak jan eta edateko tokiaz, ikuskizunez eta ekimenez gozatuko dute, dena egun zoragarria pasatzeko asmoz. Beraz, gaztea bazara, interneteko edukia gustatzen bazaizu eta ondo pasatu nahi baduzu, apunta ezazu ekainaren 22a zure agendan! Ongi etorri Social Fest jaialdiaren lehenengo ediziora. Ongi etorri Bizkaia Summer Jaia topaketara.

SARRERAK AGORTU DIRA! ZUREA NAHI BADUZU... ADI GURE SARE SOZIALETARA!

AZKEN SARRERAK - EITB ZOZKETA

ADINGABEKO BAIMENA

LEKUA

Euskalduna Jauregia,
Abandoibarra Etorb., 4,
48011 Bilbo, Bizkaia
www.euskalduna.eus

Mezua bidali: